GIPUZKOAKO ESKUBALOI KANPUSA

GIPUZKOAKO ESKUBALOI KANPUSA

Laster zabalduko da 2025eko berritutako GIPUZKOAKO ESKUBALOI KANPUSEKO izen-emate epea. Bertan, parte-hartzaileek gure kirolaz eta bestelako aisialdi- eta bizikidetza-jarduerez gozatzeko aukera izango dute.

Kanpusak berrikuntza ugari dakartza: Antolakuntza Talde berria, kudeaketan aldaketak, adin-tartearen eta plazen handitzea, eta gazteei esperientzia bikaina eskaintzeko aisialdi-jarduera gehiago.

Parte-hartzaileen adinaren arabera, kanpusean bi txanda egongo dira:

  • Uztailaren 3tik 9ra: 2011-2014 urteen artean jaiotako parte-hartzaileentzat (alebin eta infantil mailak). Eskubaloiaren bitartez helburu ludikoagoa izango du.
  • Uztailaren 10etik 16ra: 2008-2010 urteen artean jaiotako parte-hartzaileentzat (kadete eta lehen urteko jubenilak). Eskubaloiari zuzendutako prestakuntza helburua izango du.
    • Bigarren txanda honetan parte hartzeko, eskubaloi jokalaria izatea ezinbestekoa izango da.

Izen-ematea otsailaren 26an (asteazkena) irekiko da, eta egun horretan bertan, izen-emate formularioa betetzeko esteka duen beste email bat jasoko duzue.

Kanpusaren prezioa 395€ izango da:

  • 120€ izen-ematearekin batera ordaindu beharko dira.
  • 275€ maiatzaren 10a baino lehen ordaindu beharko dira.

Parte-hartzaileak Obek, Lizarra/Estella-ko Aterpetxea egongo dira, eta antolakuntzak joan-etorriko garraioa eskainiko du.

ANIMATU ZAITEZTE! Kontuz, plaza mugatuak daude eta

 

Federazioarekin harremanetan jarri




 Datuen babesa irakurri eta onartzen dut.