ESKUBALOI TORNEO EGOKITUA
Datorren larunbatean, urtarrilak 4ean, Ereintza Eskubaloiak antolatutako eskubaloi egokituko lehen txapelketa ospatuko da Errenterian, Galtzarabordako kiroldegian. Lau taldek hartuko dute parte: Txingudi Eskubaloia, Barakaldoko Eskubaloi Kluba, Gipuzkoako Eskubaloi Egokituaren Federazioa (GKEF) eta Ereintza Izarrak.
Lehen partida 9:30tan hasiko da, Ereintza Izarrak eta Txingudi taldeek jokatuko dute. Ondoren, 10:30etan, GKEF FGDA eta Barakaldo lehiatuko dira. Jarraian, 11:30etan, Txingudi eta Barakaldo arituko dira. Amaitzeko, 12:30etan, Ereintza Izarrak eta GKEF FGDA taldeen arteko partida izango da.
Partidak 10 minutuko 4 denboratan jokatuko dira, eta joko-arauak, ohiko eskubaloiaren antzekoak izan arren, haien beharretara egokituko dira. Gainera, hirugarren denbora bat ere antolatu da, lunch bat, non parte hartzaileek eta talde teknikoetako kideek esperientziak elkarbanatu ahal izango dituzten.
Ereintza Eskubaloia konprometitua dago integrazioarekin eta oztopoei aurre egitearekin, eta txapelketa hau beste ekarpen bat da, 2023an hasi zen ibilbide batean. Klubak Errenteriarekin zuen konpromiso sozialak, inklusiorantz lehen pausoa ematera eraman zuen, herritar guztiei eskubaloia ezagutzeko eta praktikatzeko aukera eskainiz. Hori erronka handia izan da klubarentzat, erabat ezezaguna zitzaien mundu batean sartu baitziren, baina Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioari, Mindara Elkarteari eta Atzegiri esker dena askoz errazagoa izan da.