Protokolo hau benetan aplikatzen dela bermatzeko, Federaziotik informazioa eman nahi diegu parte hartzen duten eta gure lehiaketetan laguntzen duten pertsona guztiei.
Jarraian dituzue protokoloari eta infografiari buruzko informazioa.
Prozesuaren hasierak kexa edo salaketa bidezkoa izan behar du; isilpekoak izango dira beti, baina ezin dira anonimoak izan.
GEF-ak kaltetutako aldeen konfidentzialtasuna bermatuko du eta ingurune seguru bat ezarriko du, inplikatutako pertsonen osasuna, osotasuna eta babesa nagusituz.
Salaketa-kanala helbide elektroniko honetara izango da: eskubaloianindarkeriarikez@gmail.com