Lege oharra

INFORMAZIO GIZARTEAREN ETA MERKATARITZA ELEKTRONIKOAREN ZERBITZUEI BURUZKO LEGEA

GIPUZKOAKO ESKUBALOI FEDERAZIOA, hemendik aurrera webgunearen ERANTZULE denak, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 2002/34ko LEGEAk (EAO, 166 zk.) xedatutako betebeharrei jarraikiz, webgunearen erabiltzaile guztiei erabilera-baldintzak zein diren jakinarazteko.

Webgune honetan sartzen den orok erabiltzaile papera onartzen du eta hemen jasotako xedapenak zorrotz betetzeko konpromisoa hartzen du, baita aplikazio honetako beste edozein lege-xedapen betetzekoa ere.

ERANTZULEAK eskubidea du web-orri honetan agertzen den edozein informaziori aldaketak egiteko, betebehar horiek beste erabiltzaileei aurrez abisatu gabe; nahikoa izango du GIPUZKOAKO ESKUBALOI FEDERAZIOAren webgunean argitalpenak egitea.

  1. IDENTIFIKAZIO-DATUAK

Domeinuaren izena: gieskubaloia.eus

Izen komertziala: GIPUZKOAKO ESKUBALOI FEDERAZIOA

Izen soziala: GIPUZKOAKO ESKUBALOI FEDERAZIOA

IFZ: G20101770

Helbide soziala: Anoeta pasealekua 5, 20014 Donostia (Gipuzkoa)

Telefono-zenbakia: 943452534

e-mail: euskobaloia@kirolak.net

Kirol Erakundeen 15. Erregistroan izena emanda 01/01/2016 datan.

  1. JABETZA INTELEKTUALARI ETA INDUSTRIALARI LOTUTAKO ESKUBIDEAK

Webgunean programazioa, edizioa, konpilazioa eta funtzionatzeko behar dituen gainerako elementuak ere –diseinuak, logotipoak, testuak edota grafikoak– ERANTZULEAREN jabetzakoak dira, eta behar izanez gero, egileen lizentzia eta baimena ditu. Webgune honetako eduki guztiak egoki babesten ditu jabetza intelektualaren eta industrialaren araudiak eta dagozkien erregistro publikoetan daude izena emanda.

Edozein helburu dutela ere, erreprodukzio osoak edo partzialak, erabilerak, ustiaketak, banaketak edo komertzializazioak ERANTZULEAREN aldez aurretiko baimen idatzia behar du. Aldez aurretik baimendu gabeko edozein erabilera egilearen jabetza intelektualaren edo industrialaren urraketa larritzat joko da.

 

Webgunean ager daitezkeen eta ERANTZULEArenak ez diren diseinu, logotipo, testu edo grafikoak beren jabeenak dira, eta beraz, beraiek dira eduki horien inguruan sor daitekeen eztabaida ororen erantzule. ERANTZULEAK berariazko baimena ematen du hirugarrenek zuzenean webguneko eduki zehatzetara berbideratzeko, eta hala behar izanez gero, gieskubaloia.eus webgune nagusira berbideratzeko.

Jabe horien mesedetan, ERANTZULEAK dagozkien jabetza intelektual eta industrialerako eskubideak aitortzen dizkie, baina ez du webgunean beren eskubide eta betebeharrak aipatzeko betebeharrik, ezta hari laguntza, babes edo gomendiorik ematekorik ez.

Jabetza intelektual edo industrialaren urraketaren baten edo webguneko beste edozein edukiren berri eman nahi baduzu, helbide elektroniko hau erabil dezakezu: euskobaloia@kirolak.net.

  1. Webguneko erabiltzaileen betebehar eta erantzukizunak.

Erabiltzaileak konpromiso hauek hartzen ditu:

  1. Webgunearen eta bere eduki eta zerbitzuen erabilera egokia eta legezkoa egitea, ondorengoei jarraikiz: (i) uneoro aplikagarria den legedia, (ii) Webgunearen erabilera-baldintza orokorrak, (iii) orokorrean onartzen diren morala eta ohitura onak eta (iv) ordena publikoa.
  2. c) Webgunera sartzeko behar diren bitartekoak eta errekerimendu tekniko guztiak izatea.
  3. Webguneko formularioak datu pertsonalekin betetzean egiazko informazioa ematea eta behar denean eguneratzea, uneoro erabiltzailearen egiazko datuak izan ditzan. Erabiltzailea bera izango da egiten dituen adierazpen faltsu edo ez-zehatzen eta horrek ERANTZULEAri edo hirugarrenei eragiten dizkien kalteen erantzule bakarra.

Aurreko atalean azaldutakoaz aparte, Erabiltzaileak ez ditu honakoak egingo:

  1. Webgunearen edo bertako edukien erabilera ez baimendua edo iruzurrezkoa egitea –Erabilera Baldintza Orokorretan debekatuta– helburu ez-legezkoetarako, hirugarrenen eskubideekiko edo interesekiko kaltegarriak direnak edo nolabait zerbitzuen, dokumentuen, fitxategien zein beste edozein ekipo informatikotan biltegiratutako edukien ohiko erabilera kaltetzen, baliogabetzen, gainkargatzen, hondatzen edo ekiditen dutenak.
  2. Webguneko baliabide edo eremu mugatuetara sartzea edo sartzen saiatzea, horretarako eskatzen diren baldintzak bete gabe.
  3. Webgunean, bere hornitzaileetan edo sistema fisiko edo logikoetan kalteak eragitea.
  4. Sarean birus informatikoak edo ERANTZULEARENGAN, bere hornitzaileengan eta hirugarrenen sistema fisiko eta logikoengan kalteak eragin ditzakeen beste edozein sistema fisiko edo logiko sartzea edo zabaltzea.

ERANTZULEAren, hirugarren hornitzaileen edo beste Erabiltzaile batzuen datuak lortzen saiatzea, erabiltzea edota manipulatzea.

  1. Erreproduzitzea edo kopiatzea, banatzea, publikoari sarbidea ematea edozein komunikazio-bide publikoren bitartez edo edukiak aldatu edo eraldatzea, betiere eskubide horien jabearen baimenik edo legezko baimenik ez bada.

Ezabatzea, ezkutatzea edo manipulatzea jabetza intelektual edo industrialeko oharrak eta ERANTZULEAren edo hirugarrenen gainerako identifikazio-datuak, babeserako gailu teknikoak edo edukietan txertatu daitekeen beste edozein informazio-mekanismo.

  1. Edukiak lortzea edo lortzen saiatzea horretarako eskura dituen prozedurez apartekoak erabiliz edo edukiak dauden webgunean berariazko baimenik izan gabe, edo orokorrean Interneten webguneak eta haien edukien kalteak edo erabili ezina saihesteko Interneten erabili ohi diren prozedurez apartekoak erabiliz.

Orokorrean, Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du ez zabaltzeko edo hirugarrenen eskura jartzeko webguneko informazioa, datuak, edukiak, mezuak, grafikoak, irudiak, soinu edo irudi fitxategiak, irudiak, grabazioak, softwareak eta, oro har, beste edozein material, baldin eta:<0}

  • Konstituzioan, Nazioarteko Akordioetan edo indarrean dagoen legeriak jasotzen dituen oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoen kontrakoa bada, haiek gutxiesten baditu edo eraso egiten badie.
  • Delituzkoak, iraingarriak, difamaziozkoak edo indarkeriazkoak diren edo legearen, moralaren eta oro har onartzen diren ohitura onen kontrako ekintzak eragiten, sustatzen edo bultzatzen baditu.
  • Sexua, arraza, erlijioa, sinesmenak, adina edo kondizioarekiko diskriminatzaileak diren jokabide, jarrera edo pentsamenduak eragiten, bultzatzen edo sustatzen baditu.
  • Delituzkoak, indarkeriazkoak, iraingarriak, kaltegarriak edo laidogarriak edo orokorrean legearen, moralaren eta ordena publikoak oro har onartzen dituen ohitura onen kontrako produktu, elementu, mezu edota zerbitzuak eransten baditu, besteen eskuragarri jartzen baditu edo haietara sartzeko baimena ematen badu.
  • Inor antsietate- edo beldur-egoera onartezinetara bultzatzen edo bultzatu ahal badu.
  • Osasunerako eta oreka psikikorako arriskutsuak edo kaltegarriak diren praktikak eragiten edo bultzatzen baditu.
  • ERANTZULEAri edo hirugarrenei dagozkien babes intelektual edo industrialaren alorreko legediak babestuta badago, egin nahi den erabilerarako baimenik izan gabe.
  • Ohorearen, intimitate pertsonalaren zein familiarraren edo pertsonen irudiaren kontrakoa baldin bada.
  • Edozein motatako publizitatea baldin badu.

Webgunearen ohiko funtzionamendua oztopatzen duen edozein motatako birus edo programa baldin badakar.

Erabilera Baldintza Orokor hauetan ezarritako betebeharrak modu arduragabe edo mingarrian urratzen baditu, ERANTZULEAri ez-betetze horretatik erator dakizkiokeen kalte eta galera guztien erantzukizuna izango du.

ERANTZUKIZUNAK SALBUESTEKO

ERANTZULEA bere webgunean argitaratutako informaziotik eratorritako erantzukizunetatik salbuetsita dago baldin eta informazio hori manipulatua izan bada edo zerikusirik ez duen hirugarren batek txertatu badu.

Cookien erabilera

Webgune honek cookie teknikoak erabil ditzake (zerbitzariak webgunera sartzen denaren ordenagailura igortzen dituen informazio-fitxategi txikiak) guneak egoki funtziona dezan eta bera egoki bistaratzeko ezinbestekotzat jotzen diren funtzio jakinak bete ditzan. Dena dela, erabilitako cookieak aldi baterakoak dira, eta nabigatzea eraginkortzea dute helburu; erabiltzaileak saioa amaitzen duenean, desagertu egiten dira.  Cookie hauek ez dute inolaz ere izaera pertsonaleko daturik ematen, eta ez dira datu horiek jasotzeko erabiliko.

Cookieen erabileraren bitartez, baliteke webgunea erabiltzen ari den zerbitzariak erabiltzailea erabiltzen ari den nabigatzailea identifikatzea, nabigazioa errazagoa izan dadin. Adibidez, erabiltzaileei aurrez izena eman duten eta haientzat bakarrik diren barruti, zerbitzu, promozio edo lehiaketetara sartzeko aukera ematen die, eta hala ez dituzte izena eta pasahitza idatzi behar sartzen diren aldiro. Audientzia eta trafiko-parametroak neurtzeko eta aurrerapena eta sarrera-kopurua kontrolatzeko erabil daitezke; kasu horietan cookieak ez dira teknikoki ezinbestekoak, baina mesede egiten diote erabiltzaileari.  Webgune honek ez du nahitaezkoak diren cookierik instalatuko aurrez erabiltzailearen baimenik izan gabe.

Erabiltzaileak aukera du bere nabigatzailea konfiguratzeko cookieen ohartarazpenak jasotzeko eta haiek bere ekipoan instalatzea ekiditeko. Faborez, kontsultatu zure nabigatzaileko jarraibideak honi buruzko informazio gehiago izateko.

Loturen politika

Webgune honetatik posible da hirugarren webgunetara eta sare sozialetara berbideratzea. ERANTZULEAk ez duenez beti hirugarrenek bere webgunean sartutako edukiak kontrolatzerik, ez du eduki horien gaineko inolako erantzukizunik. Hala eta guztiz ere, berehala kenduko du legeria nazionalaren edo nazioartekoaren, moralaren edo ordena publikoaren kontrakoa izan daitekeen edozein eduki, baita webgune horretarako edozein berbideraketa ere, eta eduki hori eskudun autoritateari jakinaraziko dio.

ERANTZULEAk, oro har, ez du erantzukizunik foroetan, txat-etan, blogak sortzeko plataformetan, iruzkinetan, sare sozialetan edo hirugarrenei edukiak ERANTZULEAren webgunean independenteki argitaratzeko aukera ematen dion beste edozein bitartekoren gainean. Hala ere, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko Legeen 11 eta 16 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, erabiltzaile, autoritate eta segurtasun-indarrek eskubidea dute eduki horiek aktiboki erretiratzeko, edo behar izanez gero, legedia nazionalari edo nazioartekoari, hirugarrenen eskubideei eta moralari edo ordena publikoari eragiten dioten edo haiek kaltetzen dituzten eduki oro blokeatzeko.  Erabiltzaileak uste badu webguneko edukiren bat kategoria horietan sailkagarria dela, mesedez berehala jakinaraz diezaiola webgunearen administratzaileari.

Webgune hau gainbegiratu eta probatua izan da egoki funtziona dezan. Printzipioz, bermatuta dago egoki funtzionatuko duela urtean 365 egunetan eta egunean 24 orduz. Alabaina, ERANTZULEAk ez du baztertzen programazio-errore jakinak gerta daitezkeenik edo halabeharrezko gertakariak jazo daitezkeenik, adibidez, hondamendi naturalak, grebak edo parekoak, zeinak webgunera sartzea galaraziko luketen.

Barruti pribatua

Webguneak klubentzako eta epaileentzako zerbitzuak ditu, zeinak erabiltzaile eta pasahitza eskatzen baitute. ERANTZULEAk sartzeko pasahitzak emango dizkio aurrez hala eskatzen duenari.

Webgunearen zerbitzariek automatikoki detektatu ahal izango dute erabiltzaileak erabilitako IP helbidea eta erabilitako domeinu-izena. IP helbidea ordenagailu bat Internetera konektatzen denean hari automatikoki esleitzen zaion zenbaki bat da. Informazio hori guztia ondoren datuak prozesatzea ahalbidetzen duen zerbitzariaren jardueraren fitxategi batean erregistratzen da. Erregistro horren helburu bakarra orrialdeen inpresio kopuruaren, web-zerbitzarietara egindako bisita kopuruaren, bisita-ordenaren, sarbide gunearen, eta abarren neurketa estatistikoak egitea da.

  1. LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA

Webgune honekin edo bertan gertatzen diren jarduerekin lotutako eztabaida edo auziak ebazteko Espainiako legedia erabiliko da; alderdiak espresuki horien eraginpean daude. Bere erabileratik eratorritako edo berarekin lotutako gatazka guztiak ebazteko HIRIAtik gertuen dauden Epaitegi eta Auzitegiek izango dute eskumena.