MIROTZEN OMENEZKO INFANTIL MAILAKO XIII. ESKUBALOI TXAPELKETA
Usurbil KE elkarteak Mirotzen Omenezko Infantil Mailako XIII. Eskubaloi Txapelketa antolatu du abenduaren 30rako Usurbileko Oiardo kiroldegian.
Bai neska zein mutiletan, parte hartuko duten taldeak Tolosa, Zarautz, Anaiasuna, Basauri, Maristas Zaragoza eta Usurbil izango dira.
Mutilen partiden hasiera: 09:00
Neskak partiden hasiera: 09:30
Partidu bakoitza 12 minututako bi denboraz osatzen denez minutu bateko atsedenaldiarekin, neska zein mutilen partiduak tartekatzen joango dira.
Bazkal ostean, berriro partiduak hasiko dira eta 20:00tan sari banaketa izango da.
Ohorezko sakea bi finaletan Esther Arrojeriak eta Eneko Furundarenak egingo dute.