ERABILTZAILEARENTZAT INFORMAZIOA
Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren erantzulea?
GIPUZKOAKO ESKUBALOI FEDERAZIOA da ERABILTZAILEAREN datu pertsonalen tratamenduaren ERANTZULEA, eta jakinarazten dizu datu hauek apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduak (GDPR) eta abenduaren 5eko 5/2018 Lege Organikoak (LOPDGDD) xedatutakoaren arabera tratatuko direla.
Zertarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
Webgunearen bitartez lortutako datuak tratatzen ditugu, helburu hauekin:
Zure eskura jartzen diren edozein kontaktu-bideen bidez eskatzen diguzun informazioaren bidalketa kudeatzea.
Webgunearen bitartez egin daitezkeen hainbat tramite eta dokumenturen kudeaketa, esaterako, epaileen eskabiderako inprimakiak, epaileen ordainagiriak, besteren artean.
Klub eta epaileen eskura jarritako gune pribatuaren tramitazioa.
Erabilera-estatistikak egiteko aukera.
Zertarako trata ditzakegu zure datu pertsonalak?
Tratamendua GDPRko 6. artikuluak legeztatzen duelako, honela:
ERABILTZAILEAREN baimenarekin: Interesdunek egindako komunikazioak edo eskabideak bidaltzea..
ERANTZULEAREN legezko interesarekin : merkatuaren azterketa egitea, analisi estatistikoak, etab., eta enkarguak, eskabideak etab. tramitatzea.
Zenbat denboran gordeko ditugu zure datu pertsonalak?
Tratamenduak behar duen denboran bakarrik gordeko dira, edo datu horiek gordetzeko irizpena ematen duten lege-preskripzioek aginduta. Dagoeneko beharrezkoak ez direnean, ezabatu egingo dira segurtasun-neurri egokiak erabiliz datuen anonimotasuna eta erabateko suntsitzea bermatzeko.
Noren eskura jartzen ditugu zure datu pertsonalak?
Ez da aurreikusten zure datuak hirugarrenei helaraztea, baina tratamenduaren helburuak garatzeko eta betetzeko beharrezkoak izango balira, komunikazioarekin lotutako zerbitzuen hornitzaileei helarazteko aukera egongo dago; ERANTZULEAK indarrean dagoen pribatutasun-araudiak eskatzen dituen konfidentzialtasun- eta tratamendu-kontratuak ditu izenpetuta horiekin.
Zer eskubide dituzu?
ERABILTZAILEAK dituen eskubideak:
Edozein momentutan baimena kentzeko eskubidea.
Datuak atzitzeko, zuzentzeko, garraiatzeko eta ezabatzeko eskubidea, baita haiek mugatzeko edo haiek tratatzeari kontra egitekoa ere.{0><}0{><}0{><0}
Zure eskubideak gauzatzeko kontaktu-datuak :
GIPUZKOAKO ESKUBALOI FEDERAZIOA. Anoeta pasealekua 5, 20014 Donostia (Gipuzkoa).
ERABILTZAILEAK EMATEN DUEN INFORMAZIO BEHARREZKOA ETA HAUTAZKOA
ERABILTZAILEek, kontaktu-formularioan edo deskargatzeko formularioetan dagokion laukiak markatuta, berariaz onartzen dute libreki eta ezin nahasizko moduan, beren datuak beharrezkoak direla zerbitzu-emaileak bere eskaerari behar bezala erantzuteko, eta gainerako eremu guztietan datuak txertatzea borondatezkoa dela. ERABILTZAILEak bermatu egiten du ERANTZULEAri emandako datu pertsonalak egiazkoak direla, eta aldaketarik izatekotan berari jakinarazteko erantzukizuna du.
ERANTZULEAk jakinarazten du webgunearen bidez eskatutako datu guztiak nahitaezkoak direla, ERABILTZAILEAri zerbitzu optimoa emateko beharrezkoak diren neurrian. Datu guztiak ematen ez badira, ez da ziurtatzen emandako informazioa eta zerbitzuak erabiltzailearen beharretara guztiz doituak izango direnik.
SEGURTASUN-NEURRIAK
Datu pertsonalen babeserako indarrean dauden araudietan xedatutakoari jarraikiz, ERANTZULEA GDPR eta LOPDGDD araudien xedapen guztiak betetzen ari da bere ardurapekoak diren datu pertsonalak tratatzeko, eta halaber, ageriki betetzen ditu GDPRaren 5. artikuluan deskribatzen diren printzipioak ere, zeinaren bidez modu legezko, leial eta gardenean tratatzen baitituzte interesdunen datuak, eta erabiltzen diren helburu horietarako egokiak, pertinenteak eta beharrezkoak direla bermatzen baitute.
ERANTZULEAk bermatzen du teknika- eta antolakuntza-politika egokiak jarri dituela martxan GDPR eta LOPDGDD araudiek ezartzen dituzten segurtasun-neurriak aplikatzeko, hala ERABILTZAILEen eskubide eta askatasunak babesteko. Era berean, horiek gauzatzeko informazio egokia komunikatu diela bermatzen du.
Pribatutasun-bermeen inguruko informazio gehiagorako, ERANTZULEarekin jar zaitezke harremanetan.